Bisita gidatuak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 3a, 01:00

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Emakume ekintzaileak sagardogintzan erakusketa jarri dute Sa­gardoetxean, eta gaurtik hasita, igandero, bisita gidatua egingo dute goizeko 11:00e­tan. Bertan, XVI-XVII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren istorioak ezagu­tzera ematen dira. Bisita gidatua debalde izango da, baina aurretik izena eman beharko da: info@sagardoarenlurraldea.eus helbidean edo 943 550 575 telefonoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!