Gaztelekuak logoa aldatuko du 19 urteren ondoren. Horretarako, hiru proposamen egin dituzte, eta horien artean bozkatzeko aukera izango dute gazte astigartarrek, gaur hasi eta hilaren 17ra arte. Gaztelekuan izango dira ikusgai, eta botoa buzoi baten bidez eman ahal izango da.