Zazpi partidu besterik ez zaizkio falta CD Hernaniko Jubenilen Nazional Ligako taldeari denboraldia bukatzeko, eta gora igotzeko lehian jartzea du helburu. Azken txanpako aurreneko partidu hori gaur izango du Zubipen, 18:00etan hasita, Leioaren kontra.