Komikiei buruzko saioa, martxoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 25a, 01:00

Komikiei buruzko solasaldiak jarriko ditu martxan, Hernaniko Udal Liburutegiak. Baina estreinakoa ez da bihar izango, atzo Kronikan azaldu zen bezala; martxoaren 26an baizik. Hala ere, saio horretan hizpide izango duten komikia, Dani Fanoren Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak, dagoeneko eskuragarri dago liburutegian, ale bat maileguan hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!