Trialsin txapelketa igandean, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 21a, 01:00

Hernaniko herrigunera mu­gituko dute aurten, orain arte Fagollagan egiten zen trialsin txapelketa. Kiroldegiaren on­doan egingo dute,  igandean, goizeko 10:30etan hasita.

Horrela, herritar gehiago bertaratzea nahi dute, kirola ezagutzeko. Eta probatzeko ere izango dute aukera, nahi du­ten gaztetxoek, bizikleta eta kaskoa eramanda.

Federatuen probak, Gipuz­koako Txapelketaren baitan jo­katuko dira, eta bertan izan­go dira, maila haundiko espezialistak: Ion Areitio, Benito Ros eta Irene Caminos, adibidez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!