Frustrazioa, seme-alabak modu egokian hezteko beharrezkoa?

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 21a, 01:00

Hezkuntzari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du gaur, Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteak. Eta oraingo­an, frustrazioa izango da gaia. Horri buruz ariko da Juan Car­los Alonso psikologoa, arra­tsal­deko 18:30etan hasita, Herri Eskolako aretoan.

Zehazki, frustrazioaren be­harra azaleratuko du Alonsok. Azalduko du zer den frustrazioa, eta nabarmenduko du, be­harrezkoa dela, modu egokian hezteko seme-alabak. Eta era berean, argituko die, berta­ratuei, gaur egun zergatik den hain zaila seme-alabei ezetz esatea; eta aditzera emango die, zein portaeren aurrean erabili behar den.

Gurasoei zuzendutako sa­ioa da, eta herritar guztiei irekia izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!