San Balentin egunerako abilena Legorburu, maitasun gutunetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 20a, 01:00

San Balentin egunaren bueltan, lehiaketa bat ez, bi irabazi ditu, Iñigo Legorburu hernaniarrak; biak ere, zita horren inguruan antolatzen diren ga­rrantzitsuenak, Euskal Herri­an: Bergarako maitasun gutunen lehiaketa, eta Barakaldokoa.
San Balentin egunean bertan jaso zuen Bergarako saria, Legorburuk, Irizar Jauregian. Ameriketatik izeneko gutuna aurkeztu zuen, Anjelita Kere­je­taren eskutik idatzia, Ipa­rra­gi­rre bardoaren emazte izanik. Benetako gertaeretan oinarrituta dago, eta gutunean azal­tzen du nola Iparragirrek Uru­guayn utzi duen, bederatzi se­me-alabarekin, Euskal Herri­ra­ko bidea har­tzeko. Horrela, egiazko abia­­puntu batetik, fik­zioa garatu du Legorburuk.
500 euroko saria jaso zuen hernaniarrak, eta Jardun Eus­kara Elkartearen webgunean argitaratu dute gutuna. Guzti­ra, 91 gutun aurkeztu zituzten lehiaketara, eta 266 esaldi.

Emakume errepublikazalea, eta monja zaindaria
Barakaldoko Bihotzaren Hitzak lehiaketan, berriz, 350 euro eta diploma jaso zi­tu­en Legor­bu­ruk, larunbat arratsaldean, Cruces aretoan. Saturrara­ne­tik lanarekin gailendu da, eta gu­tunean kontatzen du, emakume errepublikazale baten, eta Sa­tu­rra­rango kartzelako mon­ja zaindari baten arteko maitasun is­torioa.
Euskerazko 44 gutun aurkeztu zituzten, guztira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!