Inude eta Artzainen konpartsa antolatu du, aurtengo inauterietan, Astigar Dantza Taldeak. Martxoaren 3an izango da, eta ikuskizunaren barruan, danborrada ere aterako da.
Inude eta Artzainen musika joko dute, ibilbidean zehar, danbor eta barrilekin; eta bertan parte hartzea, irekia da. Baldintza bakarra da, 14 urte baino gehiago izatea, eta ondo pasatzeko gogoa izatea. Horrela, danborradan atera nahi duten guztiek, zabalik daukate izena emateko epea, datorren astelehenera arte. Ikatza tabernan daude izenemate orriak.
Bi entsaio, datorren astean
Eta hain justu, izenematea bukatzen den egunean egingo dute aurreneko entsaioa, otsailaren 25ean, 19:00etan ikastolako patioan. Martxoaren 1ean, berriz, entsaio orokorra egingo dute, dantzariekin eta txarangarekin, 20:00etan patioan.
Danborradan ateratzen direnek, jantzi beharko dituzte galtza beltzak, alkandora zuria, baserritar zapia eta txapela.