«Arnastu behar dugun airearen kalitateaz», Jose Ramon Becerra eta Jesus Uzkudun

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 19a, 01:00

«Hernanin bizi garen guztiak, ohituta gaude entzun eta ko­mentatzen, jasan beharreko usai­nei eta arnastu behar du­gun airearen kalitateari buruz», adierazi du Orain Hernanik. Eta horri buruz, hitzaldi-eztabaida antolatu du gaur, arratsaldeko 18:30etan hasita, Biterin.
Hori horrela, Jose Ramon Be­cerra eta Jesus Uzku­­dunen hitzaldia izango da, batetik. Equo Berdeak alderdiko lege­bil­tzar­ki­dea da Becerra, Elka­rre­kin Po­demos taldean; eta lan osa­suneko ekintzaile her­na­­nia­­rra, Uzkudun. 

Airearen kalitateari buruzko ikerketa, eztabaidagai
Eta bestetik, eztabaida egingo dute, bertaratuen artean, «he­rri­­tarren iritziak jasotzeko», Orain Hernanik azaldu duenez: «duela gutxi argitaratu du Her­naniko Udalak, gure herriko airearen kalitatearen ingu­ru­ko ikerketa. Eta ikerketa ho­ne­tan oinarrituz, EH Bilduren gobernu taldeak adierazi du, denborarik galdu gabe, Her­na­ni­ko biztanleria lasai egon dai­tekeela, arnasten dugun airea ez baita kaltegarria gure osa­sunarentzat».
Gaurko saioan, eztabaida­tu­ko dute, «bat datozen iker­ke­ta honetan airearen kali­tate­a­ren inguruan emandako da­tuak, eta gobernu taldeak egin dituen baieztapenak». 
He­rritar guztiei luzatu die­te gonbitea, bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!