Gazitik gehiago, asteburuko emaitzek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 19a, 01:00

CD Hernaniko mutilen eta nesken futbol talde nagusiek galdu egin dute asteburuan. Ohorezko Erregionaleko mutilek 2-4 egin zuten Aretxaba­le­ta­ren kontra. Dena den, sailkapenean laugarren segitzen du Hernanik, eta gora begira. Euskal Ligako neskek, berriz, 1-4 galdu zuten Tolosa liderraren aurka. Partidua zaila izango zela bazekiten, baina lehiarako prest atera ziren, eta zaleei ilusioa pizteko adina lan ere egin zuten; bereziki ikusgarria izan zen 33ga­rren minutuan Mi­reia Becerrak egindako gola, ia zelaiaren erdi pareko ezker hegaletik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!