Final laurdenetan sartu da, Txantxangorri elkarteko binakako mus txapelketa, eta gaur eta bihar jokatuko dira, lau kanporaketak. Gaur, Jesus-Iñigo eta Esnal-Arregi ariko dira, batetik; eta Mauri-Txampi eta Ander-Arkaitz, bestetik. Eta bihar, beste bi partida: Bixente-Koldo eta Ramon-Bixente; eta Joxe-Mikel eta Estefano-Joseba. Banakako txapelketa, berriz, datorren astean hasiko da.