Legegintzaldia bukatzen ari denean, triptiko informatibo bat osatu du Hernaniko PSE-EE alderdiak, azkeneko lau urteotan egin duen lan politikoaren berri emateko, eta Gobernu Taldearena baloratzeko.
Ricardo Crespok, Hernaniko alderdi sozialistaren bozeramaileak, azaldu ditu triptikoan jasotzen diren zenbait kontu: «azkeneko lau urte hauek, EH Bilduren gehiengo absolutuarekin, galdutako lau urte izan dira. Alde bakarreko erabakiek eta neurri exkaxek markatu dute legegintzaldia; kiroldegiko igerilekua haunditzeko prozesuak, besteak beste».
Triptikoaren 7.500 ale banatu dituzte etxeetan, euskeraz zein gaztelaniaz, «alderdiaren baliabide ekonomiko propioekin finantziatuta», azaldu dute.
PSE-EEk adierazi du, beraiek kiroldegirako egin zuten apustutik oso urruti dagoela, azkenean gauzatu dena: «EH Bilduk gobernuan daramazkien 12 urteetan, erabat ahaztuta eduki dute, eta kudeaketa penagarria izan da, inbertsio faltarekin».
«Zerbitzuak alde batera utzi dira, eta gabeziak daude»
Crespok adierazi du, era berean, Hernani asko aldatu dela 16 urtetan, biztanleria hazi egin delako, urbanizazio berriak sortuz: «inoiz baino hernaniar gehiago gara egun. Baina zerbitzuak alde batera utzi dira, eta ikusi dugu, etsita, gabeziak daudela». Eta horrekin batera, kritikatu du «beste urte batez zergak haunditu izana, %1a 2019rako. Uste dugu, zergak eta tasak haunditu behar direla, zerbitzuak gehitu edo hobetzen direnean; baina hori ez da izan Hernaniren kasua».
Zentzu horretan, azaldu du «etengabeak» direla herritarren kexak, Udaltzaingoaren zerbitzu urriagatik; aparkalekuen arazoak haunditzen dijoazela, auzoetan bereziki; herri barruko autobus zerbitzua exkaxa dela; Goiz Eguzkiko taberna denbora luzez egon dela itxita; eta kiroldegiko zerbitzuak ez direla nahikoak. Eta adierazi du, PSE-EE «oso aktibo» aritu dela, herriaren beharrei erantzuteko proposamenak egiten, «baina ez dituzte kontuan hartu». Kale garbiketaz ere salatu du: «kexa asko daude, Hernani zikin dagoelako; eta EH Bilduren utzikeriagatik da hori». Eta Garbitaniak zabor poltsak ikertzea ere salatu du: «herritarrak kontzientziatzeko, pedagogia eta sentsibilizazioa behar da, ez mehatxuak eta indarkeria».
Eta bukatzeko, ospatu du PSE-EEk egoitza berria inauguratu izana: «Casa del Pueblo moderno bat, herritar guztiei irekia. Etapa bat zabaldu du, baina betiko printzipioekin».