Zita garrantzitsuaren atarian, bi semifinaletara txartela

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 19a, 01:00

Datorren larunbatean jokatuko dituzte Hernaniko esku pe­lotariek, Tolosako Beotibar frontoian, urteko partidu ga­rrantzitsuenetako hiru. Euskal Herriko Kluben arteko Txa­pel­ketako semifinala izango dute jokoan, 19:00etan hasita, Iru­ña­ko Oberena taldearen kontra.

Faborito argirik ez da izango, baina Erreka indartsua kan­poratu ondoren, gogotsu joango dira hernaniarrak. Jokatuko duten pelotariak, dagoeneko zehaztu dituzte: Paul Ojuel ari­ko da lau t’erdian, Ioritz Arrie­ta buruz bu­ru, eta Iñigo Urkizu eta Iñigo Labaka binaka.

Udaberriko Txapelketan, bi bikote semifinaletara
Baina horren aurretik, partidu garrantzitsuak jokatu zituzten, aurreko asteburuan ere. Emai­tza onenak, Udaberriko Txa­pel­ketan eman zituzten. Izan ere, jardunaldi baten faltan, semifinaletara sailkatu dira Sala­berria eta Zugasti jubenilak eta Uitzi eta Albeniz kadeteak, 22-5 irabazita, bi bikoteek. Torneo berean, ordea, 22-18 galdu zu­ten Jara eta Etxarri kadeteek, Tolosaren kontra, ondo jokatu arren. Hori horrela, aukerarik gabe geratu dira, semifinaletara sailkatzeko.

Oraindik sailkatu daitezkeenak, baina Euskal Herriko Txa­pelketan, Ojuel eta Labaka seniorrak dira. Ostiralean zeu­katen aurreneko aukera, pasea lortzeko, Urmeneta eta Aran­bu­ruren kontra; baina 16-22 galdu zuten. Epleko bikoteak atzera jo zuen Ojuel saihesteko, eta ondo atera zitzaion, Labakak defen­tsa lan ederra egin arren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!