Pasa den igandean elkartu ziren Elur Txori elkarteko kideak, elkartearen 62garren urtea bazkari eder baten bueltan ospatu, eta Elur Txoriko 60garren Mus Txapelketako sariak banatzeko. Aurtengoan, Errazkindarrek eraman dute txapela etxera. Bigarren, Moreda eta Mendoza izan dira. Hirugarrenak, beriz, Mikel Valles eta Pollo. Eta laugarrenak, Imaz eta Angel. Elkarteak «eskerrak emateko» ere aprobetxatu du; «bai parte-hartzaileei, baita laguntzaileei ere».