«Informazio okerra zuzendu» du Etxebizitza Mahaiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 18a, 01:00

Etxebizitzaren inguruko ga­iak lantzeko «erabakitze-gu­nea» da Etxe­bizitza Mahaia, eta otsai­la­ren 6an Hernanin oku­pa­tu­ta­ko etxebizitza bate­tik bi pertsona aterarazi ztuz­tela-eta, «prentsan eta sare so­zia­le­tan argitaratu diren in­for­mazio oker batzuk zuzen­du» nahi izan ditu.

Era berean, argitu du Etxe­bizitza Mahaia osatzen dutela udal talde politiko guztiek eta zenbait herri eragilek: Kale­ra­tze­ak Stop, Amher, Caritas, Eli­za Ebanjelikoa, Urrunegi, Du­in­ta­suna, Bilgune Fe­mi­nis­ta, Kox­ka eta auzo elkarte ba­tzuk. 

«Udalak ez du abisu ofizialik jasotzen»
Batetik, argitu du «Hernaniko Udalak ez duela abisu ofizialik jasotzen okupatutako jabetza pri­batu batetik jendea atera­raz­teko agindua dagoenean».

Horrez gain, azpimarratu du «Udalak ez duela etxe­bi­zi­tza husteetan parte hartzen, Donostialde Okupazio Bulego­a­ren oharrean hala jartzen bazuen ere». Kasu honetan, Bake Epaitegiak Udaltzain­go­ari abisua pasa ziola azaldu du, «husten ari ziren etxe­bi­zi­tzan bi pertsonekin batera bizi zen txakurraren ardura har­tzeko». Baina azkenean per­tso­na horiek etxebizitza uztea «onartu» eta txakurra ere eraman zuten.

Laguntzeko prest
Azpimarratu du «etxe­bizi­tza­ra­ko eskubidea pertsona guz­ti­en oinarrizko eskubidea dela be­rresten» duela, eta ohi be­zala, Mahaia urgentziaz bildu zela, «egoera bideratzen saia­tzeko». «Zerbitzu sozialek ere irtenbide baten bilaketan parte hartu dute», gehitu du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!