Erasoaldiaren ondoren ahituta, azkenean galdu

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 17a, 14:57

Partidua ikaragarrizko indarrarekin hasi du Hernanik. Erasora jo du etengabe, baloia askatzeko asmo gutxi zuela argi utziz. Lehia hasi eta 26garren minuturako 3 entsegu eginak zituen. Atsedenaldira iristerako laugarrena ere lortu du: 20 eta 8 bukatu dute, azken unean Santboianak entsegu baten 5 puntu gehitu baitizkio aurretik zigor kolpe bati esker lortutako hiru puntuei.

Bigarren zatian, ordea, gauzak okertu dira Hernanirentzat, Landaren. Erasoaldiaren ondorioz indarrak ahituta, entsegu bat eta horren transformazioarekin 27 puntura iristea lortu badu ere, Santboiana indarberrituta aritu da, eta lau entseguk eta horietako hiruren transformazioek garaipena eman diote. Azkenean, 27 eta 34, arerioaren aldekoa izan da markagailua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!