Zomorroak eta superheroiak izanen dira protagonista, Inauterietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Herritarren artean antolatu dituzte aurten ere Inau­te­riak. Hilaren 23an ospatuko dira, eta zomorro eta mozorro, denarekin ateratzeko prest daude aranoarrak.

Zomorroen ondoren, superheroiak
Jai Batzordeak proposatuta, Inauteri egun potoloarekin gozatzeko aukera izanen da, goizetik gauera.

Ohi bezala, puska biltzearekin hasiko dute eguna zomorroek, Izer eta Alabier trikitilari eta pandero-joleak lagunduta, eta bazkari eder baten bueltan bukatuko dute itzulia. Bazkaritarako izenematea irekita dago Kon­tse­jun, hilaren 21era arte.

Gero, arratsaldean, gaztetxoek zahagi dantza eginen dute, eta txikienek mo­zorro desfilea, superheroiz jan­tzita. Hain justu, aurten helduek ere arratsaldean desfileko gaiarekin bat egiteko proposamena egin dute.
Eguna afari eta musikak lagunduta bukatuko dute. 

Inauteriak 2019
Otsailak 23

- Puska biltzea, goizean, Izer eta Alabier trikitilariekin batera.
- Zomorroen bazkaria, Kontsejun. Izena emateko azken eguna, otsailaren 21a.
- Zahagi dantza, bazkalondoren, eta gaubela Maisuenean.
- Txikien desfilea, Maisuenean. Gaua: superheroiak.
- Afaria; aukera beganoa izanen da aldez aurretik abisatuz gero.
- Afalosteko musika: Okestriña Band Jazpana. Atzoko eta gaurko doinuak, dantzarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!