Marokoko basamortuan zehar egiten den Uniraid rally solidarioan hartuko dute parte Axel Jauregi eta Jon Zarautz hernaniarrek hilaren 23tik aurrera. Lasterketan zehar, bidean zehar pasako dituzten herrietako eskoletan material solidarioa uztea da helburua; material hori jasotzen eta beren partehartzea ekonomikoki laguntzeko dirua biltzen arituko dira gaur Nafar kalean. Kixkal eta Garin tabernen artean jarriko dute postua 11:30etatik 14:30etara eta 17:30etatik 20:30etara. Aportazioa egiten dutenen artean, gazta eta afariak zozketatuko dituzte.