Makina bat jarduera antolatu ditu Urumea Herri Guneak, aste honetan ere. Palestinian Animal League (PAL) taldeko kideek eskaini zuten hitzaldia asteazkenean intersekzionalitatearen inguruan, eta gaur bazkari begano musikatua izango da, familia osoarentzat.
Haur, guraso, gazte zein helduek bazkaldu ahal izango dute Herri Gunean, 13:00etatik aurrera, 5 euroren truke. Bazkaria, gainera, Erroka Taldeak girotuko du.
Arratsaldean, tailerrak
Arratsaldeko 15:30etan hasita, haurrentzat tailerrak izango dira: buztina, mural margoketa, kolagea, eraikuntza... egingo dute. Parte hartzeko, 3 euro ordaindu beharko dira.