Hernani ezagutuz egitasmoaren barruan, irteera antolatu du Mendiriz Mendik, hurrengo igandean, otsailaren 24an. Oberan ibilbidea egingo dute, Ugaldetxotik abiatuta, 11 kilometroko buelta osatuz. Bertara joateko, goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik. Doakoa da, eta ez da izena eman behar; bertara azaltzea, nahiko.