Astigarragako odol emaileek zita dute datorren ostiralean otsailaren 22an, 18:30etatik 20:30etara, herriko anbulategian. Odol emaileen elkartetik dei egiten die herritarrei hurbiltzera, odola behar baita. «Odola ematea beste batzuei bizitzeko aukera ematea da. Emailearentzat une bat baino ez da, baina gaixo askorentzat bizitza izan daiteke. Odol-emate bakoitzetik hiru odol-osagai lortzen dira, berezko aplikazioak dituztenak, eta esan dezakegu hiru gaixori laguntzen dietela. Dohaintza ez da izan behar tragedia edo larrialdiko egoerekin lotuta, baizik eta eguneroko eta ohiko ekintza izan behar du gure bizitzan. Odola ezin da egin».
Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, emaile guztiei, Astigarragako Odol Emaileen Elkarteko Ordezkaritzak antolatu du jarduera hau, eta Udalak babesten du.