Iñude eta artzaien konpartsa bueltan da Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 16a, 01:00

astigarragan galdu zen ospakizun bat berreskuratuko dute datorren astean. Inauterien buel­tan iñude eta artzaien kon­partsa egoten da herri as­kotan eta herrian ere egingo da aurten 2002 eta 2012 urteen artean egin eta gero. Be­rezia izango da, Asti­garragako Inau­teri igan­dea: iñude eta ar­tzaien konpartsa  Astigar dan­tza taldeak antolatuko bai­tu hu­rrengo martxoaren 3an.
Ergobiako plazatik abiatuko da desfilea, goizeko 11:30etan, eta herria zeharkatu ondoren, Joseba Barandiaran plazara iritsiko dira ordubetera, eguer­diko 12:30etan. Bertan, plaza dan­tza saioa eskainiko dute, herritar guztientzat.
Astigar taldeko dantzariek antzeztu eta dantzatuko dute iñude eta artzaien paperean; baina kalejiran parte hartzea, irekia izango da, garaiko jan­tziekin mozorrotuta, zenbait pertsonaia irudikatuz. Horre­ta­­rako, gainera, jantziak ba­na­tuko ditu Astigarrek, nahi du­ten guztientzat, bere egoitzan.
Antzerkiari laguntzeko, nos­ki, musikarik ez da faltako: txaranga, danborrada, txistulariak, trikitilariak...
Azkeneko urteotan Goizue­ta, Oria eta Lantzeko inauteriak Astigarragara ekarri ondoren, Astigarrek berreskuratu nahi izan ditu iñude eta artzaiak, partehartze zabalagoa eskain­tzen baitute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!