Azken egunetan ustekabekoa sortu da Anuska ingurunean Añarbeko uren horniketaren berriketan. Añarbek ohartarazi du, Kale Nagusia perpendikularki zeharkatzen duen hoditerian jarri den giltzak, dardarak eragin ditzazkela eremuan, horregatik Kale Nagusia 51 zenbakiko hoditeria 20 metro mugitu behar izan dute Anuska aldera.
Hiru aste atzeratuko dira lanak eta ur mozketa astelehen gauean
Obran egon den norabide aldaketak, eguraldi txarrari gehituta, aurreikisuta zegoena baino hiru aste gehiago atzeratu araziko ditu lanak. Gainera, obrak irauten duen bitartean, Anuska parean daude bi aparkalekuak ezingo dira erabili, horietako bat desgaitasuna dutenentzeko delarik. Oso posible da obrak auzoan dagoen skate parkeko tubo erdiari eragitea, eta beharrezkoa izan ezkero kendu egingo litzateke.
Gainera, astelehenean, 23:00etatik, astearteko goizeko 06:00ak bitarte ura moztuko da.
Kultur etxeko lorategia berrituko da
Añarbeko obrak aprobetxatuz, Astigarragako Udalak gaur egungo kultur etxeko lorategiko beheko aldea berrituko du. Lanek auzorako irisgarritasuna hobetuko du, eta aldi berean, lorategi-pasealekuko elementu desberdinak elkartuko dira ingurunearekin: udal gobernuak lan egingo du hobetzeko ondorengo elementuak; espaoli estuak, ikusmenarentzat talka haundia sortzen duen harresiak, hondakinentzako kontenedoreak, lorategiko errefuxak, bi eskailera, zementuzko hodi-erdia.
Argiztutako eta irisgarria den bide bat eraikitzea ahalbideratuko du obrak, atsedenerako elementu desberdinekin. Baita ere, bide berria eta Kale Nagusiaren arteko eremua birplanteatuko da, eta elementu berriak ere gehituko zaizka: itxaron lejua, berritutako hiri altzariak, aisialdi gunea...
Bizilagunek aldaketen berri izan dezaten, laister bilera bat antolatuko da.