Azkoitiko Iraurgi eta Astigarragako Aiztondo abesbatzak kontzertua eskainiko dute elkarrekin, 19:30etan, gaur Andre Mari elizan. Iñaki Madagan eta Igor Arroyo zuzendariek zuzenduko dituzte guztira zortzi abesti. Doinu desberdinak entzungo dituzte elizara hurbiltzen direnak.
Javier Bustoren Lux fulgebitekin hasiko dira eta ondorengo kantuak abestuko dituzte jarraian hurrenez hurren: Ubi caritas (Ola Gjeilo); Oi ama Euskal Herri (Benito Lertxundi -harmonizazioa L. Ondarra); Mary did you know? (Clay Aiken-Moldaketa Pentatonix); Bésame mucho (Consuelito Velazquez-Moldaketa I. Galvan); Alfonsina y el mar (Ariel Ramirez); Mutil txaleko gorri (Junkal Guerrero) eta S'Nani Bog (Anonimoa 19garren mendeko ortodoxiako liturgia errusiarra).