Kilometroak erosi eta laguntzaile egiteko aukerak zabalik daude

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 16a, 01:00

Korrika 2019 apirilaren 13ko goizaldean pasako da Asti­ga­rraga eta Hernanitik eta dagoeneko motoirrak piztu dira eta giroa berotzen ari da.
Antolatzaileek, aditzera eman zituzten pasa den astean, harremanetarako bi­deak, kilometroak eskura­tzeko eta Korrika laguntzaile egiteko: korrikastigarraga@gmail.com, edo korrikahernani@gmail.com dira kontaktuan jartzeko helbide elektronikoak. 

Horretarako epea zabalik dago, eta aurtengo Korrikaren kamixetak, bixerak, pinak... eskuragarri daude dagoeneko, AEKren euskaltegietan. Aur­tengo leloa Klika da eta, aukera bat erakusten du; «klik egitea aukera bat delako. Eta euskeraren alde egitea ere, au­kera bat da» diote antolatzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!