Neskak liderraren kontra, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 16a, 01:00

Mundarroko neskek aurkari gogorra edukiko dute gaur, 16:00etan, kiroldegiko pistan. Zast neskak liderrak egingo du bisita eta partida bakarra galdu dute denboraldi osoan. Azkenengo bi partiduak irabazi dituzte astigartarrek eta estu nahi dituzte hartu aurkariak. Mutilek Donostian jokatuko dute, gaur, 20:00etan, Benta Berriko kiroldegian. Alde Zaharra da lehiakidea eta astigartarrak dira partidua irabazteko faborito. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!