Ez da partidu erraza Mundarrok gaur Billabonan jokatuko duena

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 16a, 01:00

Asteburu garrantzitsua izango da Mundarroko futbol taldeen­tzat. Erregional Preferenteko taldeak Billabonaren kontra jokatuko du gaur, 15:30etan, Arratzainen. Aurreko astean 2019ko lehenengo garaipena lortu zuen etxean eta orain bide horretatik jarraitu nahi dute aurkari zuzen baten aurka. 
Mundarro, hirugarren, eta Billabonaren, bosgarren, arteko puntu alde seikoa da. 

Bost partidu jokatuko dira Zarkumendegin
Asteburuan zehar Zarkumen­degin bost partidu jokatuko dira eta garrantzitsuena jubenilena da. lider daude ohorezko mailan, bigarrenarekiko bost puntuko aldearekin. Gaur, 15:30etan jokatuko dute Mariñoren kontra, eta irabazi ezkero lidertza sendotuko lukete. Igoera posible da eta gaur irabaztea pauso haundi bat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!