Jaime Romero seigarren eta Telmo Semperena hamaikagarren daude sailkatuta pistako Espainiako Kopan. Bigarren jardunaldia korritu zen Madrilgo Galapagar belodromoan eta bi astigartarrak Euskadiko selekzioarekin aritu ziren.
Tempo, scratch eta puntuaketan korritu zuten larunbata eta igandean. Romero hiru finaletara sailkatu zen eta hirugarren, hamargarren eta laugarren amaitu zituen, hurrenez hurren. Telmo tempo eta puntuaketako finaletan aritu zen eta hamabosgarren eta zortzigarren geratu zen. Selekzioka, jardunaldi baten faltan, Euskadik irabazi zuen Galapagarren Madrilen aurretik. Orain lehendabizi daude sailkapenean Balear irlak eta Valentziaren aurretik.