2019ko proiektu eta asmoak azaltzeko, Auzo Batzarra gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 16a, 01:00

Auzo Batzarra egingo dute gaur Ereñotzun, urte hasiera honetan egindakoak azaldu, eta 2019rako dauzkaten pro­iektu eta asmoen berri emateko. Auzo Etxeko kultur aretoan egingo dute, eta goi­zeko 10:30etan jarri dute hitzordua.
Landuko dituzten gaien zerrenda ere, aurreratu dute. Hasteko, 2018ko jardueraren eta diru kontuen laburpena egingo dute. Eta ondoren helduko diote, 2019 urterako pro­iektu eta asmoak azaltzeari. Aurtengo aurrekontuari bu­ruzko azalpenak ere emango dituzte, bertan.
Olak Auzo Elkartearen jarduera eta aurrekontua ere landuko dute batzarrean, eta onarpena ematea bozkatuko dute. Eta azkenik, Auzo Uda­lerako hauteskundeei buruz ariko dira; maiatzaren 26an izango dira, aurten. Eskari zerrenda izango da, gai ordeneko azkeneko puntua.


«Komenigarria litzateke, ahalik eta auzotar gehien elkartzea batzarrean»
Auzo Udaletik azaldu dutenez, «komenigarria litzateke ahalik eta auzotar gehien elkar­tzea batzarrean, ikusita gaiek auzoarentzat daukaten interesa». Horregatik, auzotarrei eskatu diete batzarrera azal­tzeko; eta horrekin batera, bai­ta abixua pasatzeko ere, ba­­tzarrera joateko interesa izan dezaketen guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!