Dena prest daukate aranoarrek, Inauteriak ospatzeko. Urumea bailaran aurrenekoak izanen dira, eta egun osoko festa antolatu dute, datorren larunbatean; otsailaren 23an.
Puska biltzearekin hasiko dute eguna zomorroek, Izer eta Alabier trikitilarien laguntzaz; eta bazkaria eginen dute gero, Kontsejun. Datorren ostegunera arte dago epea, apuntatzeko.
Arratsaldean, berriz, Zahagi Dantza izanen da, eta hori antolatzeko, gaubela bat eginen dute datozen egunetan, gaztetxoekin. Zahagi Dantzaren ondoren, txikien desfilea izanen da Maisuenean, Superheroiz jantzita, haur zein heldu.
Eta festa borobiltzeko, elkarrekin afaldu eta musika bereziaz gozatuko dute, Orkestriña Band Jazpanarekin dantzan.
Inauteriak 2019
Otsailak 23, larunbata
l Puska biltzea, goizean, Izer eta Alabier trikitilariekin batera.
l Zomorroen bazkaria, Kontsejun. Izenematea, otsailaren 21a arte.
l Zahagi Dantza, bazkalondoren. Gaubela bat eginen dute herriko gaztetxoekin, beraiek antolatu dezaten.
l Txikien desfilea, Maisuenean.
Gaia: Superheroiak. Helduei ere, Superheroiz janztea proposatu diete.
l Afaria: ohiko menua; aukera beganoa izanen da, aurrez abisatuta.
l Afalosteko musika: Orkestriña Band Jazpana. Atzoko eta gaurko doinuak, dantzarako.