Donostian segida bihar, elkartasun ekintzek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 16a, 01:00

Herriz herri deitu zituen kon­tzentrazioak Gure Esku Dagok, asteartean, Kataluniako poli­ti­karien epaiketa hasi zen egu­nean; eta atzo, Francesc Matas Sallaren hitzaldia izan zen Biterin, epaiketaren ga­ko­ak emateko.

Elkartasun ekintza horiek, Donostian izango dute segi­da, bihar. Izan ere, manifes­ta­zioa egingo dute, Groseko Ka­ta­lu­nia plazan, 12:00etan hasita. Bertaratzeko deia luzatu die­te, hernaniarrei ere.

Konponbide politikoaren alde, manifestua
Ildo beretik, manifestua argi­taratu zuten astelehenean, Konponbide politikoaren alde, arlo ezberdinetako 68 herritar ezagunek sina­tu­ta. Horien artean daude, besteak beste, Jesus Uzkudun eta Kattalin Miner herna­nia­rrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!