zine saioa eskainiko da da gaur, kultur etxean 17:00etan. Eta aukeratutako pelikula Oihaneko kuadrilla-The Jungle Bunch izan da. Euskeraz emango da eta sarrerak 2 euro balio ditu. Animaziozki pelikula da.
Filmak txikienei balio onak eta garrantzitsuak erakusten dizkie eta, horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: elkartasuna, adiskidetasuna eta taldearen indarra. Gainera, Indiana Jones, Misión: Imposible eta Rocky saga ezagunen erreferentzia zinematografiko dibertigarriak jasotzen ditu. Oihanaren bihotzean bidegabekeriaren aurka borroka egiten duten animalien talde baten historia kontatzen du. Maurice tigre boteretsua dela uste duen pinguinoa da. Alboan izango ditu Junior semea, tigre-arraina, Miguel, gorila indartsu eta maitagarria, eta Batricia, iluntasunari beldur dion saguzarra.