Urteko batzarrerako deialdia egin du Umore Ona elkarteak: martxoaren 16an izanen da, elkartean bertan, arratsaldeko 17:00etan, aurreneko deialdian; edo ordu erdi beranduago, 17:30etan, bigarrenean.
Sei puntuko gai ordena prestatu dute, eta batzarrean bertan emanen zaie onarpena, elkarteko bazkide berriei. Hain justu, gaur da azkeneko eguna, bazkide berriak apuntatzeko. Horretarako, elkartera jo behar da, eta bi bazkideren babesa behar du, bazkide berri bakoitzak.
Komisio berriaren aukeraketa, batzarrean
Batzarreko bosgarren puntua izanen da bazkide berriena; eta aurretik, gai garrantzitsuak landuko dituzte. Aurreko batzarraren akta irakurri eta onartu ondoren, 2018ko memoria, gastuak eta balantzea aurkeztuko dituzte, eta 2019rako prestatu duten aurrekontuari onarpena ematea bozkatuko dute.
Eta puntu horien ondoren, komisio berriaren aukeraketa landuko dute. Eskari eta galderena izanen da azkeneko puntua.
Jakinarazi dute, kontuak eskuragarri egonen direla elkartean, batzarra baino astebete lehenago; eta egunean bertan ere izanen dela aukera, horretarako.