Lehengo zabortegiaren tokian, makina bat zuhaitz berri

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 16a, 01:00

Aurten ere ez diote huts eginen, Xalto eskolako ikasleek, zuhaitz berriak landatzeko zitari. Datorren asteazkenean eginen dute landaketa pedagogikoa, eskolak eta Goizue­ta­ko Udalak elkarlanean; eta lehengo zabortegia zegoen gunera joanen dira, autobusean. Eskolako 70 haur inguruk hartuko dute parte, eta be­raz, makina bat zuhaitz berri landatuko dituzte, zabortegi zaharraren inguruetan, Go­ros­tingo pistaren sarreran.
Landaketa lanak bukatuta, oinez abiatuko dira aldapa behera, herrira bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!