Aurtengo asmoen berri Auzo Udalak, biharko auzo batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 15a, 01:00

hutsik egin gabe, urteroko zita jarri du biharko Ere­ño­tzuko Auzo Udalak. Urtea ia hasi berritan, Auzo Batzarra egingo du Auzo Udalak, bizilagunekin. Goizeko 10:30etan hasita izango da, Ereñotzuko Auzo Etxeko kultur aretoan.

Bost puntu aztergai
Denera, bost puntu izango ditu biharko gai-ordenak. 2018 ur­te­ko jardueraren eta kontuen be­rri emango dute, hasteko. On­doren, 2019ko asmoak eta pro­iektuak aurkeztuko dituzte, bai­ta aurrekontua ere. Segi­dan, Olak Auzo Elkar­tea­ren jarduera eta aurrekontua onar­tuko dituzte. Eta Auzo Udale­rako hauteskundeen in­guruan ere hitz egingo dute, maiatzaren 26an izango baitira, udal hauteskundeekin ba­te­ra. 

Bost puntu izango dituzte aztergai bihar, ereñotzuarrek.


Bukatzeko, eskaerak egiteko aukera ere izango dute ereñotzuarrek.

Auzo Udalak deia luzatu die herritarrei, bertaratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!