51garren bidaiatik aurrerakoak eta transbordoak, doan izateko eskaera

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 15a, 01:00

Atzo zen biltzekoa, Gipuzkoa­ko Garraio Agintaritza, garraio publikoaren 2019 urterako ta­rifak adosteko, EH Bilduk azal­du du­enez. Izan ere, gogorarazi du: «aurreko deialdian ez zen batzarrik egin, gutxieneko quorumik ez zelako egon; PSE-EEko ordezkariak bakarrik ber­taratu ziren».

Horren inguruan, agerraldia egin zuten asteartean, Koro Etxeberria Hernaniko Udaleko zinegotziak, Jon Albizu batzarkideak, eta Jon Txasko Erren­te­riako zinegotziak. Nabar­mendu zuten, adostasunetara iristeko «beharra eta obligazioa» daukala PSE-EEk: «logikak dio, EAJrekin iritsi beharko lukeela akordioetara. Baina azkeneko batzarrera EAJren ordezkaririk azaldu ez izanak, agerian utzi ditu tarifak adosteko EAJk eta PSE-EEk dituzten desadostasunak».

Hori horrela, «EH Bildu­re­kin adostea da PSE-EEren bigarren aukera», agerraldian adierazi zutenez. Adostatasunera iristeko deia egin dio EH Bilduk, Marisol Garmendia foru diputatuari; eta bi eskae­ra egin diz­kio: «51garren bidaiatik aurrera doakoa izatea, tarifa finkoaren efektua egingo lukeena, bere garaian Diputazioak hitz eman zuen moduan; eta trans­bordoak ere doakoak izatea, orain bilete merkeenaren %25a ordaintzen baita. Honek onura ekarriko lieke, garraio publikoa gehien erabiltzen dutenei».

«Erantzunik jaso gabe jarraitzen dugu»
Era berean, Albizuk azaldu zu­en, akordiotara iristeko deia egin ziela Marisol Garmen­diak, Garraio Agintaritzako kide guz­tiei; baina «propaganda hutsa» izan zela: «ez da agintaritzako kideekin harremanetan jarri, ez behintzat EH Bilduko ordezkariekin». Eta azaldu dute, joan den astean helarazi ziotela gu­­tuna, Hernani eta Erren­te­ria­ko Udalek, akordiotara iristeko borondatea adieraziz: «baina erantzunik jaso gabe jarrai­tzen dugu. Uste dugu benetan kezkagarria dela, gauzatzeko konkreziorik ez duten deialdi publikoak egitea».

EH Bilduk adierazi du, PSE-EEren proposamenean, «pauso bat» dela «orain arteko abantailei gazteentzako hobariak gehitzea»; baina ez dela esperotakoa, «duela lau urte tarifa finkoa agindu zuen Aldundia­rengatik», diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!