Seme-alaben hezkuntzan sakontzeko aukera izango dute gurasoek gaur Astigarragan. Hernaniko Inmakulada ikastetxeko Maiteder Rekejo psikopedagogoak eskainiko du hitzaldia; neuro hezkuntza izango du hizpide.
Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitarte izango da, Astigarragako kultur etxean. Irekia eta doakoa izango da, eta beraz, herritarrak animatu dituzte, bertaratu eta dauzkaten zalantzak mahai gainean jartzera.
Neuro hezkuntzaren inguruan arituko da Rekejo gaur.
Seme-alaben ikasteko baliabideen inguruan
Neuro hezkuntzaren inguruan arituko da Rekejo, eta bereziki, guraso eta tutoreei azalduko die seme-alabek zein baliabide erabiltzen dituzten ikasteko, baita hezkuntzari zer-nolako ekarpena egin diezaioketen, bai neuro hezkuntzak, eta baita neuro psikologiak ere.
Ostegunean, beste hitzaldi bat
Hezkuntzarekin lotuta, beste zita bat izango dute guraso eta tutoreek. Frustrazioaren beharraz arituko da orduan Juan Carlos Alonso psikologoa. Astigarragako Herri Eskolako aretoan izango da, 18:30etan.