Epaiketaren gakoak gaur, Matas Sallak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 15a, 01:00

Kataluniako politikarien epai­keta hasi zen asteartean, eta horren aurrean, kata­lunia­rrei elkartasuna adieraz­teko, hainbat ekintza antolatu ditu Gure Esku Dagok. Elka­rretaratzea egin zuten astear­tean, eta gaur, hitzaldia es­kainiko du Francesc Matas Sa­llak Asociación Acuerdo de Es­querra por la República Cata­lanako kideak, El juicio, un hito para la libre decisión y la soberanía izenburupean. Arra­tsaldeko 19:00etan hasita izango da, Biterin.

Manifestazioa etzi, Donostian
Gipuzkoa mailan izango da zita etzi. Manifestazioa deitu dute iganderako; Donostian izango da, eguerdiko 12:00etan abiatuko da, Groseko Kata­lunia plazatik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!