Venezuelari buruz gaur, Otxotorena

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 14a, 01:00

Agustin Otxotorena euskal enpresariak bi hamarkada baino gehiago daramazki Ve­nezuelan, eta bera izango da herrialde horri buruzko hi­tzaldi-tertulia gidatuko due­na, gaur, 19:00etan Zipotzan. Gaur izango da, eta ez bihar, atzoko Kronikak jartzen zuen bezala.

Saioa Gazte Asanbladak an­to­latu du, herritar guztiei irekita.

«Beste Venezuela» erakusten
Otxotorena 2016an egin zen eza­­gun, bere Facebook orrialdean argazki batzuk argitaratzean hainbat komunikabidetan el­ka­rrizketak egin zizkiotenean.

Argazki horien bidez, beste Ve­nezuela bat ere badela erakutsi nahi izan zuen, eta ez dela, bere ustez komunikabide ba­tzuk agertzen zuten mo­du­an, «gosetea bizi duen herrialdea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!