Hamahiru dendatako eskaintzak, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 14a, 01:00

Negua agurtu baino lehen, stock azoka jarriko dute beste behin, Berriak Merkatari eta Ostalarien Elkarteko 13 den­dek.

Postuak Plaza Berrin ja­rri­ko dituzte, gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez. Goizez, 10:00e­tatik 14:00etara izango da ber­tan erosteko aukera, eta arra­tsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Arropa, etxetresnak eta osagarriak, aukeran
Postua jarriko duten dendak 13 izango dira, produktu des­ber­di­nak saltzen dituztenak: haur eta helduen arropa, osa­garriak, etxetresnak...

Hauk izango dira, hain zuzen, 13 dendak: Ilargi, Mahuka, Oinatz, Laket, Hiru, Orekan, Balantxa, Valen, Hoki, Pitxin, Dekolanak, Eukene eta Eguzki. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!