Txili tabernako almazenean sortutako suaren jatorria, ikertzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 13a, 01:00

Udaltzaingoak  Kronikari baieztatu dionez, astearte gauean sua piztu zen Atzieta kalean, «Txili tabernak daukan almazeneko edukiontzi batean». Bizilagunak etxetik atera eta bi ertzain arin zauritu baziren ere, ez zen kalte larririk izan. 

Gaueko 23:56etan ja­so zuten udaltzaingoan, SOS Deiaken abisua. Berehala gerturatu ziren bertara ertzain­tza, udaltzaingoa eta suhiltzaleak, eta goizaldeko 01:45etarako bukatu zuten hauek lana. Kalte haundirik izan ez bazen ere, edukiontzian piztutako suaren ondorioz almazeneko atea ere belztuta geratu zen, eta ke haundia sortu zen. Horren eraginez, bizilagunak etxeetatik atera behar izan zituzten, eta kea arnasteagatik bi er­tzain arin zauritu ziren.

Bizilagunek, salaketa
Gertautakoa ikertzen ari da ertzaintza, baina udaltzaingoaren esanetan, «sua nahita, intentzioarekin piztu zela dirudi». 
Hain zuzen, bizilagunek azaldu diete duela egun ba­tzuk ere buzoiak erre zizkiela pertsona batek, eta haren kontrako salaketa jartzekoak dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!