Auzo Batzarrerako deia egin du Auzo Udalak, larunbaterako. Auzo Etxeko kultur aretoan jarri da hitzordua, 10:30etan, eta besteak beste, 2018ko jardueren eta diru kontuen berri emango dute, eta 2019ko aurrekontua eta asmoak aurkeztu. Era berean, Olak auzo elkartearen aurrekontua ere aurkeztuko da, eta Auzo Udalerako maiatzeko hauteskundeen inguruan ere ariko dira.