Seme-alaben ikasketa prozesuak hizpide, ostiraleko hitzaldian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 13a, 01:00

Hernaniko Inmakulada ikastetxeko Maiteder Rekejo psikopedagogoak hitzaldia emango du ostiralean Astigarragako kultur etxean. Neuro hezkuntza izango du hizpide, eta azalduko du seme-alabek zein baliabide erabiltzen dituzten ikasteko, eta neuro hezkuntzak eta neuro psikologiak zein ekarpen egin ditzakeen hezkuntzan. Hitzaldia doan eta irekia izango da, 17:00etatik 19:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!