Emaitza gazi-gozoak, pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 13a, 01:00

Pasa den asteburuan emaitza gazi-gozoak izan dituzte pelotari hernaniarrek; 9 partidu irabazi eta 12 galdu dituzte. Gipuzkoako errendimendu txapelketan, Txintxurreta-Elizazu bikote infantila finalerako sailkatu da Intzari 18 eta 14 irabazita, eta baita Iturbe-Alegria bikotea ere, emaitza berarekin. Goikoetxea-Azpeitia alebinek ere irabazi zuten, 16-9, baina ezin izan dute finalera pasa. Trinketean, berriz, Garaiar-Arluziaga kadeteek 40-23 galdu zuten Gaztelekuren kontra, eta Insausti II-Jarak 40-18, Mundarroren aurka. Oiartzabal eta Lasak, berriz, finalerdiak jokatu ahal izango dituzte, Izuruni 40 eta 28 irabazita; lan ederra egin zuen gainera Oiartzabalek, Lasa lesionatu ondoren ere ia bakarrik jarraituta  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!