Aste honetarako ekintza bereziak prestatu dira Urumea HerriGunean; denak, animalien eskubideen inguruko sentsibilitatea bultzatzeko.
Hasteko, Palestinian Animal League elkarteko bi aktibistak hitzaldia emango dute gaur, 18:30etan, eta bestalde, larunbatean bazkari musikatu beganoarekin gozaztu ahal izango da 13:30etan hasita, Erroka taldearekin, 5 euroren trukean, eta tailerrekin gero, 15:30etatik aurrera, 3 euroan.
Intersekzionalitatea, palestinarren borrokaren giltza
Ahlam Tarayra eta Ahmad Safi, PAL elkarteko (Palestinian Animal League) zuzendaria eta sortzailea izango dira gaur Urumea HerriGunean, animalien eskubideen alde egiteak palestinarren borrokan duen garrantziaz hitz egiteko. Intersekzionalitatea Palestinan: Sustraietara bueltan hitzaldia ematen ari dira estatuan barrena, horretarako.
Besteak beste, aldarrikatzen dute Palestinako herriaren borrokak zeharkako hainbat borroka biltzen dituela bere baitan; hala nola, askatasuna, ekologismoa eta animalien ongizatearen aldekoak. Izan ere, Israelen okupazioak biolentzia hainbat modutan erabiltzen duela salatzen dute, eta lurraldearen banaketak eta borroka armatuek, esate baterako, ekosistema kaltetu eta animalien portaera naturaletan eragiten dutela, eta beraz, baita palestinarren bizimodu tradizionalean ere.