Herriko familia guztiei bidali die Udalak oharra, gaurko bileraren berri emanez; 18:00etan Herri Eskolako areto nagusian jarri da hitzordua. Oharra nahasgarria izan daitekeelakoan, Udalak ziurtatu du bilera gaur, asteazkenarekin egingo dela, eta ez bihar.
Bilera honetan, «udal gobernuak Herri Eskolarekiko dituen konpromisoen inguruko informazioa ematea» izango du helburu, eta beraz, jangela txikia haunditzearen inguruan eta eraikin berriaren inguruan informazioa emango duela aurretu du.
Era berean, azpimarratu du «besteetan azaldu bezala, udal gobernuak guraso guztiekin harreman zuzena mantendu» nahi duela, eta horregatik, «hezkuntzari buruzko informazioa zuzenean» eman nahi du, gaurkoan.