Heldu dio berriro ere garaipenen bideari, Mundarrok. Asteburuan 2 eta 0 irabazi zion Zarkumendegin Irungo Mariño taldeari, eta horri esker, koxka bat egin du gora sailkapen orokorrean; hirugarren postuan dago, bigarren sailkatuarekin, Touringekin, 40na punturekin berdinduta.
Baloia kontrolpean, hasi eta buka
Urte hasiera kaxkarra izan dute astigartarrek, aurreneko hiru partiduak galduta. Lehengo asteburuan, ordea, urteko aurreneko puntua lortu zuten, berdinketari esker, eta badirudi, kontrola berreskuratzen hasiak direla, asteburu honetako emaitza eta jokoa ikusita.
Mariñoren kontrako partiduan, aurreneko minutuan bertan sartu zuten gola, baliogabetu egin bazen ere. Irundarrek badaezpada erantzun egin zuten 10garren minutuan, baina zutoina jo zuten, eta 15garrenean Beñat izan zen, Iñakiren erdiraketa bat ondo bukatuta, aurreneko gola egin zuena. Atsedenaldiaren aurretik bigarren gola lortu zuen Josebak, korner bat aprobetxatuta.
Atsedenalditik bueltan ez zen gol berririk lortu, baina Mundarrok kontrolpean izan zuen baloia, eta baita jokoa ere.
Hurrengo arerioa Billabona izango dute, sailkapenean 5garren dijoan taldea.