Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak ikastaroa emango du Biterin, argazkilaritza digitalaren inguruan, eta izenematea irekita dago, otsailaren 25era arte. Bertakoentzat prezioa 79,33 eurokoa da, eta kanpokoentzat, 106,11 eurokoa.
Ikastaroa martxoaren 6an hasi eta ekainaren 12ra bitartean emango da, asteazkenetan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Baina, horrez gain, ordutegi horretatik kanpo beste hiru saio praktiko ere emango dira. Saioak euskeraz egingo dira.
Sakontzeko ikastaroa
Saioetan zehar, argazkilaritza erregistro desberdinak landuko dira: erretratua, paisaia, gaueko eta kaleko argazkilaritza...
Komeni da argazkilaritza digitalaren inguruko oinarrizko ezagutzak izatea, ikastaro hau sakontze mailakoa izango baita.