Izena: Gina Medina Suarez
Jaiotze data: 1983-09-09
Bizitokia: Hernani, Txantxilla
Lanbidea: Sukaldaria
Zaletasunak: Mendia, literatura eta bidaiatzea
Zure bilakaera erotikoa plater ezberdinen bidez irudikatuko bazenu, zein litzateke menua?
“Buffet libre” bat ikusiko litzateke. Nahi izan dudana eduki dut, baita nahi izan ez dudana ere. Ezin nuena sinistu dut eta ahal izan dut ez nuena sinisten.
Zer da sukaldaritzatik gehien goxatzen duzuna?
Besteak disfrutatzen ikusteak sortzen didan plazera.
Zein osagai dira beharrezkoak ligatzerako garaian?
Irrifar batekin edozein bihotz gogorretan sar zaitezke.
Zaintzaren garrantzia azpimarratu izan duzu, zer da gehien zaindu behar dena harremanetan?
Errespetua eta elkarrekiko miresmena.
Musulman izateak zertan laguntzen dizu besteekin harremantzerakoan?
Harreman guztietan laguntzen dit: lagunartekoetan, sexualetan, formaletan zein informaletan.
Bost hizkuntza hiz egiten dituzu, zein da zuretzat pizgarriena?
Arabiera.
Jakina da bidaiatzea maite duzula, zerk erakartzen zaitu hainbeste?
Aniztasuna gertutik bizitzeak.
Emakume poeten irakurraldietan parte hartzen duzu, zer eskaintzen dizu poesiak?
Zeharka nire emozio intimoenak adierazteko aukera.
Mendia asko maite duzu, harreman batean maldan gora gabiltzanean zer egin dezakegu?
Pazientzia eta denbora eskaini, zuri, besteari eta egoerari.
Feminismoak zer eskaini dizu erotikan?
Nik ere plazera dudala jakitea.
PLAZERREN PUTZUA
Negu hotzerako plan bero bat?
Ez dago hotzik bero zaudenean.
Bihurrikerietarako leku egokia?
Natura.
Konpainian egiteko bidaia bat?
Nepal.
1. platera, 2. platera edo postrea?
Postrea lehen plater bezela.
Zein poetarekin afalduko zenuke?
Gloria Fuertesekin eta Sucainarekin.
Espezia erotiko bat?
Kanela.
Sutzen zaituen zerbait?
Menperakuntzak
Hitz bat xuxurlan?
Zurekin nago.
SEX-ALDIABUKATU...
Jolaserako baliagarria da...?
Buru irekia.
Nola esan ...?
Naturaltasunez.
Askatuz gero...?
Gozatu.
Tatxan! Eta orduan...?
Beroa.
SASIGALDERA
Zer esango zenioke lagun bati bikote harreman luze bat amaitzean, berriz ere ligatzen hasteko zailtasunak baditu?
Bizitzak etapa ezberdinak dituela eta gozatzeko, pazientzia eta laguntza behar badu Plax! Aholkularitzara zerbitzura joateko aukera duela.