Elkarretaratzea bihar, aro berriaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 11a, 01:00

Herri galdeketen aroari bu­ka­era eman, eta aro berriari ekin­go diola iragarri zuen la­runbatean Gure Esku Dagok; horren berri, ordea, ez dute martxoaren 31ra arte emango. Ordura arte, Kataluniari el­kar­tasuna adierazteko jardu­erak egingo dituzte, baita Her­nanin ere. 

Biharko antolatu dute au­rrenekoa. Elkarretaratzea dei­tu dute Elkartasuna aterpe. Kon­ponbidea. Democracia. Lli­bertat lelopean; Plaza Berrin izango da, arratsaldeko 19:00­e­tan.

Solasaldia, ostiralean
Baina ez da aste honetako ekin­tza bakarra izango. Os­tiralerako solasaldia antolatu du Hernaniko Gure Esku Da­gok Francesc Matas Sallaren eskutik, El juicio, un hito para la libre decisión y la soberanía izenburupean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin. 

Asociación Acuerdo de Es­querra por la República Cata­lanako kidea da Matas, eta biga­rrenez izango da Her­nanin. 

Igandean, Donostiara
Donostian jarri dute zita igan­de­an; Kataluniari elkarta­su­na he­­larazteko izango den mani­fes­­tazioan. 12:00etan abiatuko da, Gro­seko Katalunia plazatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!